XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOSU GARZIA (Añorga) Gaia: Arrain txiki bat naiz Doinua: Antton eta Maria.

Bost urte ditut eta
oraindik gaztea
ni naiz itsasoaren
lehenengo semea.

Hemen jaio nintzen ta
hauxe da nirea
itsasoa maite dut
gorroto sarea,
bis {horregatikan ni naiz
hemengo jabea.

Arrain txiki bat naiz ta
nago itsasuan
ama eta anaiak
nik ditut goguan.

Ni bezain txikitxorik
ez dago munduan
orain ikusten ditut
txoriak zeruan
bis {eguna pasatzen dut
lagunen onduan.

AINARA LOPETEGI (Ibarra) Gaia: Nolakoa nintzen txikitan? Doinua: Triste bizi naiz eta.

Nolakoa nintzen ni,
amatxo, txikitan,
buruari galdetzen
diot nik askotan.

Nik zer egingo nuen
sartuta sehaska
esaidazu mesedez,
amatxo, malkotan.

Ama, noiz hasi nintzen
ondo hitz egiten?,
eta zer egin nuen
hastean ibiltzen?
Esaidazu, mesedez,
zer nuen esaten,
inportantea da-ta
hasi ba kontatzen.